Erredakzioa / 2013-02-14 / 96 hitz
Miguel Unamuno saria irabazi zuen iaz, hirugarren aldiz, ‘Oi, Europa’ obra argitaratu berriarekin.Jon Suduperen Oi, Europa! argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateak, hainbat filosofok Europari buruz esandakoa eta egilearen gai berari buruzko gogoeta pertsonalak biltzen dituen saiakera. Europaz aritzean, Euskal Herria hartzen du aintzat egileak. Lan horrekin, Miguel Unamuno saiakera saria irabazi zuen iaz Jon Sudupek (Azkoitia, 1947). Adolfo Arejita, Iratxe Aristegi, Ana Toledo eta Ibone Bengoetxeak osatu zuten iazko saria ebatzi zuen epaimahaia. Aurretik, beste bi bider zuen irabazia sari bera Sudupek: 2003an, Kan eta uso arina saiakerarekin, eta 2007an, Hizkuntza ados jartzeko da saiakerekin.