Anjel Lertxundi / 2013-02-24 / 114 hitz
Fracking’, coaching, crowfunding, swap… Euskarak sarri-sarri etxeratzen du halako hitzen bat. Normala omen. Ingelesaren indar ukaezinak eta malgutasunak behartzen omen gaitu, gurea bezalako hizkuntza batek ez ei du munduak daraman abiadari etengabe erantzuteko modurik. Baina galdetzen diot neure buruari: zein bidetatik datozkit halako perlak? Ingelesarenetik zuzenean ala gaztelaniarenetik? Eta galdetzen segitzen dut: kazetari erdaldunek fractura hidráulica deitu izan baliote francking deitzen hasi direnari, zer erabiliko genuke, fracking ala haustura eta haustura hidraulikoa, hiztunak zer ulertuko luke hobeto? Zerk eragozten du coaching ordez prestakuntza baliatzea? Ez ahal genituen herritarren diru-bilketekin sortu ikastolak-eta, crowfunding egiten ari ginela jakin gabe? Nor ez da sekula izan epekako zordun, oharkabean swap baten esklabo ginela?
You, etxerako… gaztelaniaren etxetik igarota.