Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Bilduma: Su gazte
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-939229-4-8
R: 6.785
Gazteek gustura irakurtzeko hainbat ezaugarri ditu historia eta fikzioa uztartzen dituen abenturazko liburuĀ honek. Esaterako, laburra da eta letra handi samarrez idatzita dago. Bost ataletan banatuta dago, eta atal bakoitza kapitulu laburrez osatua dago, batzuek ez dute orri osorik ere hartzen. Zuri-beltzeko argazki batzuek osatzen dute narrazioa. Akzio azkarra eta erritmo bizia ditu (ordu batzuetan gertatzen da istorioa). Pertsonaiak lauak dira, eta ez du deskribapen sakonik edo introspekziorik egiten. Hendaian kokatua dago istorioa.
Rebekak etxetik mozorrotuta alde egin duelako, bere bila aterako dira honen senarra, Daniel; bi bilobak, Alar (narratzailea) eta Kaiet; eta honen laguna, Nikole. Abaddia gazteluaren inguruan sartuko dira, eta bertatik ateratzeko, hainbat proba eta abentura izango dituzte. Gazteluan dauden bitartean, tarteka, Antton eta Arnaud Abbadia anaien bizitzari buruzko pasadizoen berri ematen da.