Pandora, doako eta publizitate gabeko musika

Aitor Aretxaga / 2013-04-17 / 474 hitz

Zortea izan dute Windows Phone 8 telefonoaren jabe diren guztiek, streaming eran edo Internet bidez musika entzuteko aplikazioaren bertsio berezi bat jasoko baitute: Pandora aplikazioaren bertsioa, hain zuzen ere. Deigarriena zera da: Premium zerbitzura edo ordaintzekora aurtengo urte guztirako sarbidea lortzen dela, eskaintzaz baliatuta. Microsoft-ekin sinatutako akordio horri esker, milioika abesti eta irrati kate entzun ahalko dituzte erabiltzaileek, mugarik gabe eta publizitaterik jasan beharrik gabe.

Pandora aplikazioak irratiaren funtzionamendua imitatzen du, eta musika estiloen araberako kateak dauzka eskuragarri hautatu ahal izateko; abeslariak nahiz taldeak entzutea errazten du. Nahiago bada, norberak ere sor eta edita ditzake nahi dituen kateak, gustukoen dituen doinuekin.

Windows Phone 8 bertsioa beste euskarri guztietatik bereizi, ordea, beste funtzio batzuei esker bereizten da. Besteak beste, telefonoaren mahai gainetik musika zerrendetarako lasterbideak sortzeko aukera ematen du; aplikazioaren menuko ataka berri batetik azkeneko abestiak atzigarri edukitzea ere ahalbidetzen du.

Windows Phone 8 telefonoaren jabeek eskaintzaz baliatu eta Windows Phone Storen aurkituko dute Pandora aplikazioa. iOS eta Android erabiltzaileek Pandoraren bertsio mugatuagoa daukate App Store eta Google Play dendetan, hurrenez hurren.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.