Zainzuri freskoak udaberriko olio ozpinarekin

Iker Markinez / 2013-04-27 / 144 hitz

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

20 zainzuri
50 g ziza
Piper berdea
Piper gorria
Tipulina
Baserriko arrautza
Oliba olioa
Sagardo ozpina
Gatza
Kafe koilarakada bat azukre

• Zainzuriak ipurdi aldean zentimetro inguru moztu eta gero, goitik behera zurituko ditugu. Kontuan hartu puntako aldea ez dela behin ere zuritu behar.

• Lapiko handi bat urez bete, gatza bota, eta azukre pitin bat ere bai. Irakiten hasitakoan, zainzuriak gehitu, eta ordu laurden batez irakin; zainzurien lodieraren arabera, beharbada denbora gehixeago eduki beharko dugu. Gero, sua itzali, eta zainzuriak bertan utzi.

• Piperrak eta tipula zati txiki-txikietan moztu. Ontzi batean jarri, gehitu gatza, ozpina eta oliba olio zorrotada bat. Gutxi gorabehera, olioak ozpin kantitatearen hirukoitza izan beharko luke. Gorde.

• Udaberriko zizak xehatu, eta olio ozpinetara gehitu, gordinik.

• Dena ongi nahastu.

• Plater edo erretilu batean, zainzuriak erditik moztuta ipini, eta gainetik, bakoitzaren gustura, olio-ozpinarekin ongi busti.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.