Egilea: Pere Roig & Jordi Font
Moldatzailea: Iñigo Quesada
Argitaletxea: Desclée
Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-3302-091-8
R: 3.622
Gaia: historia, matematika
Kontakizun honetan irakurleak Bigarren Hezkuntzako institutu bateko mutil bat ezagutuko du eta berarekin batera, denboran zehar, bidaia egingo du Erdi Aro interesgarriraino ailegatu arte. Erdi Aroko bizitza, oso era errealean deskribatuta, nolakoa zen ikusiko du eta Aro horrekin erlazionatuta dauden elementuak ezagutuko ditu (Grialeko Kofradia, Merlin aztia…). Horrez gain, irakurlea Euskal Herriko historiaz jabetuko da. Izan ere, istorioa Antso III Garcés Nagusiaren erregealdian (XI. mendean) kokatuta dago.
Istorio honen beste osagarri interesgarria zenbaki sistema da. Honela, irakurleak zenbaki sistema asko dagoela jakingo du. Orokorrean, munduan sistema hamartarra da erabiliena hamar atzamar dauzkagu eta, baina euskaraz sistema “hogeitarra” erabiltzen dugu. Kontuan hartu antzinako zibilizazioek behatzak ere erabiltzen zituztela zenbatzeko.