Erredakzioa / 2013-10-23 / 131 hitz
Arrate Egañak, Leire Bilbaok, Irati Bediagak eta Karlos Linazasorok idatzitako lanak dira.Lau liburu berri gehitu dizkio Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumari: Arrate Egañak idatzi eta Iñaki G. Holgadok ilustratutako Simon ipuinen munduan; Euli bat dut bihotzean (Leire Bilbao eta Maite Gurrutxaga); Beldarren hegaldia (Irati Bediaga eta Enrique Morente) eta Tripoli doktorea (Karlos Linazasoro eta Bruno Hidalgo). Lehenengo hirurak 10 urtetik aurrera irakurtzekoak dira, eta Linazasororena 12 urtetik gorakoentzat da.
Egañaren ipuinak Simon du protagonista. Gurasoek eta eskolakideek ez diote kasurik egiten, eta horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura.
Bilbaoren ipuinak kontatzen du Gorka, Metaformosia-n bezala, intsektu bihurtuta jaiki dela. Bizimodu berri horretarako nola egoki beharko den da ipuinaren haria. Bediagaren testuan Nahia da protagonista, balleta ikasteko izena emango duen neska, eta Linazasororenean, Tripoli doktorea, udaberrian sudurretik geranioa atera zaion medikua.