Egilea: Uxue Alberdi
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Batela
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-082-0
R: 6.998
Maddi gurasoak beti denborarik gabe ibiltzen direla konturatuko da. Horregatik, plan bat egingo du, eta gurasoei denbora oparitzea bururatuko zaio. Helburua lortzeko, minutuak nork dituen soberan jakin beharko du.
Gaur egungo bizimoduaren edo gizartearen hausnarketa egiten duela esan daiteke.
Protagonistak hatzekin kontatzen baino ez daki (hogei-hogei), eta zenbakiak irakasteko baliagarria izan daiteke.