Angel Erro / 2013-12-19 / 171 hitz
Lerro hauek idazten ari naizen bitartean Spotify-n abesti bat entzuten dut. Datu bat kontsulta dezaket, Youtuben bideo bat bilatu, Twitter-en loturak paratu edo ireki. Baliteke hau azkar idatzi nahi izatea Whatsapp bidez hitzordua jarri dudalako Grindr-en ezagututako mutil batekin (bide batez, uste dut ni naizela euskal idazleen artean smartphonerako aplikazio hau aipatzen bigarrena, Laura Mintegiren atzetik). Gureak ez diren gauzen mende gaude.
Lerro hauek bidaltzeko ezinbestean erabiliko dudan Yahoo kontua ez da nirea, nire biografia osatzen duten hango mezuak ere ez. Orain gutxi formatua aldatu didate, eta ezin dut aldi berean posta asko irekita izan, eta mezuak taldekatu egiten zaizkit. Eremu honetatik atera gabe, oraintsu arte programa bat erosi edo jaisten zenuen, eta horrekin ibiltzen zinen, teknologikoki zaharkituta egoteari uztea erabakitzen zenuen arte. Autoekin bezala. Mundu guztiak esaten ahal dizu aldatzeko, baina zu eroso bazaude eusten ahal diozu zeureari.
Gaur ez. Dagoeneko ez gara trepeta hauen bezero edo erabiltzaileak, morroiak baizik, eta gogora ekartzen digute ez garela komunikatzeko (munduan egoteko) erabiltzen ditugun bitartekoen jabeak, ezta gure gustuenak edo gure datuenak ere.Lerro hauek idazten ari naizen bitartean Spotify-n abesti bat entzuten dut. Datu bat kontsulta dezaket, Youtuben bideo bat bilatu, Twitter-en loturak paratu edo ireki. Baliteke hau azkar idatzi nahi izatea Whatsapp bidez hitzordua jarri dudalako Grindr-en ezagututako mutil batekin (bide batez, uste dut ni naizela euskal idazleen artean smartphonerako aplikazio hau aipatzen bigarrena, Laura Mintegiren atzetik). Gureak ez diren gauzen mende gaude.
Lerro hauek bidaltzeko ezinbestean erabiliko dudan Yahoo kontua ez da nirea, nire biografia osatzen duten hango mezuak ere ez. Orain gutxi formatua aldatu didate, eta ezin dut aldi berean posta asko irekita izan, eta mezuak taldekatu egiten zaizkit. Eremu honetatik atera gabe, oraintsu arte programa bat erosi edo jaisten zenuen, eta horrekin ibiltzen zinen, teknologikoki zaharkituta egoteari uztea erabakitzen zenuen arte. Autoekin bezala. Mundu guztiak esaten ahal dizu aldatzeko, baina zu eroso bazaude eusten ahal diozu zeureari.
Gaur ez. Dagoeneko ez gara trepeta hauen bezero edo erabiltzaileak, morroiak baizik, eta gogora ekartzen digute ez garela komunikatzeko (munduan egoteko) erabiltzen ditugun bitartekoen jabeak, ezta gure gustuenak edo gure datuenak ere.