Twitterren eguneraketak

Gorka Julio / 2013-12-12 / 280 hitz

Twitterreko sakelako aplikazioak eguneratu dira, baina ez da enpresa horretan eguneratzen ari den gauza bakarra: aplikazioen azken bertsioetan aldaketa garrantzitsuak egin ditu. Notifikazio sistema hobetu du, denbora lerroko diseinua hobetu du, bilaketa sisteman hainbat filtro ezartzeko aukera gehitu du, eta mezu zuzenetan irudiak txertatzeko aukera ere badago orain. Azken aldaketa horrekin, WhatsApp moduko aplikazioekin lehiatu nahi duTwitterrek.

Burtsara ateratzeak aldaketak azkartzea ekarri du; Jack Dorsey( @jack) eta Dick Costolo(@dickc) dira orain Twitterreko buruak. Orain artean enpresa aurrera eraman izan duten Evan Williamsek (@ev) eta Biz Stonek(@biz) alboratu zuten Obvious Corporation (http://obvious.com) proiektuan murgildu dira berriro. Proiektu berriak sortzeko bizi proiektu gisa aurkezten dute berau. Beste batzuekin batera ideia berriak aurrera eramateko sistema bat, horrela sortu dituzte jada Lift (https://lift.do/), Branch (http://branch.com) eta Medium (http://medium.com) proiektuak.

Liftek norberaren helburuak lortzen laguntzen duen tresna da. Ezartzen dituzun helburuak betetzen laguntzeko, aplikazioaren edo webgunearen bidez kontrolatzeko aukera ematen du. Bakoitzak bereak jartzen ditu, eta beste batzuek zehaztutako planen bat ere aztertzeko aukera dago. Branch Twitterren askotan egin ezin diren eztabaidak bideratzeko tresna izan daiteke. Helburua handiagoa da, edozeri buruzko eztabaida interesgarriak sortzeko aukera lortu nahi duen tresna baita.

Azkenik, Medium da denbora gehien dedikatzen ari omen diren proiektua. Mediumek, interes mailaren arabera, irakurtzeko edo idazteko plataforma eskaintzen du. Irakurri nahi duenak, nahikoa dauka azaleko bildumen artean interesatzen zaizkion edukiak topatzearekin. Izena emanez gero, idazteko eta beste oharrak egiteko aukera ere badago. Bereziki, ondo pentsatua dago arreta idazten jartzeko. Publikatu aurretik ere, egindako hori zure kontaktuei erakusteko aukera eskaintzen du tresnak.

Tresna berri hauek guztiek zerbait partekatzen dute. Sinpletasuna oinarri, jendea gauza zehatzak egitera bideratu nahi dute. Aurreko zerbitzuekin alderatuz, orokortasunari ihes egitea lortu nahi dute, ibili edo ez, joera orokorra bilakatzen ari da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.