Aitor Aretxaga / 2014-03-12 / 111 hitz
Pirineotako kirolari, turismoari eta kulturari buruzko informazioa biltzen du Pirineos 2.0 aplikazioak.
Iruñeko bi gaztek osatu dute aplikazioa, eta urte osoan Pirinioetan egin daitezkeen ekintzen berri ematen du. Aragoi (Espainia), Nafarroa eta Kataluniako informazioa biltzen du aplikazioak, eta haien mapa bat ikus daiteke aplikazioa zabaldutakoan. Mapetan, gainera, hainbat herriren informazioa irakur daiteke, gainean klikatuz gero.
Bestelako atal ugari ere baditu aplikazioak: ibilbideak, albisteak, eskaintzak, azokak, proposamenak…
Agenda bat ere osatu dute aplikazioan, eta kultur ekitaldien berri jakin daiteke: kontzertuak, erakusketak, museoak… Pirinioetan egiteko ibilbideak ere proposatzen ditu: goi mailakoak, familian egitekoak, eskia, bizikleta, alpinismoa…
Pirinioetako bideo batzuk ere ikus daitezke.
Aplikazioa gazteleraz bakarrik dago, eta Android eta iPhone telefonoetarako dago eskuragarri.