Gaur

Idurre Eskisabel / 2014-11-25 / 161 hitz

Gaur, 2014ko azaroaren 25ez, printzesa goxoekin apaindutako izara artean esnatuko dira hamaika neska txiki; superheroi borrokalariaren maindire artean trabatuta hamaika mutikotxo. Bihotzez beteriko leotardo politak zulatu gabe jolasean tentuz ibiltzeko ohartaraziko zaie neskatoei; dinosauro beldurgarridun txaplatak domina izango dira mutikoen praka urratuetan. Baloiari ostikada indartsuak ematen dizkioten mutikoek —eta haien baimena jaso duen neskatoren batek— beteko dituzte eskoletako jolastokien erdiguneak; futbolari izarren amorru planta oldarkor/oilarkorrak egingo dituzte etengabe —etxean ere ikasia dute testuinguru horretan oihua eta iraina zilegi dela—. Elkarri lepotik helduta «arrosa, asquerosa!» deiadarka itzuliko dira ikasgelara, euforiko, aldarrikatuz gizon-oilar ez den guztia azpitik dela. Eta, hain justu, jolastokiaren bazterretan ibiliko dira beren jolas bazterrekoetan neskatoak eta, gainerako, ez-mutikoak. Normala irudituko zaie zokoan aritzea. Normala —are, gustagarria— beraiek ez dutela indarrik, ahulak direla, eta gelako superheroitxoen eta babesa ez ezik, tutoretza eta oniritzia lotu behar dituztela pentsatzea.

Eta gaur, 2014ko azaroaren 25ez, harritu egingo gara leitzen dugunean nerabeen artean duela mende erdiko indarkeria patroi berak errepikatzen direla mutilengandik neskengana

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.