Iker Martinez / 2014-11-08 / 183 hitz
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT:
250 g kuskus.
12 gari zainzuri.
2 azenario.
Kuia txiki 1.
2 entsalada tomate.
2 tipulin.
Gatza.
Oliba-olio birjina.
Ozpina.
Piperbeltz hautsa.
Limoi baten zukua.
1. Barazkiak garbitu, behar direnak zuritu eta guztiak modu berean moztu, makila forman. Tomatea eta tipulina izan ezik.
2. Lapiko bat urez bete, eta irakiten ipini gatz pitin batekin. Barazkiei dagokionez, aldiko mota bana egosi; bakoitzak behar duen denbora errespetatuz, pasatu gabe. Gutxi gorabehera, hona hemen denborak: gari zainzuriak 5 min; kuia txikia 4 min; eta azenarioak 7 min.
3. Beste ontzi batean kuskusa ipini eta limoiaren zukua gehitu.
4. Lapiko batean, daukagun kuskusaren adinako kantitate ur gehitu, eta irakiten jarri; olio zorrotada, gatza eta piper hautsa gehitu urari.
5. Irakiten hastean, sutik kendu eta ura kuskusa dugun ontzira gehitu, baina hiru alditan. Aldi bakoitzaren ondoren, minutu bateko tartea utzi.
6. Ondoren, erretilu zabal batean, pusketetan moztutako tomateak jarri; juliana eran moztutako tipula tomateen gainean jarri; eta koilara baten laguntzaz, kuskusa erdian kokatu.
7. Azkenik, egosiak ditugun barazkiak kuskusaren gainean zabaldu.
8. Oliozpina prestatu ondoren: gatz, oliba olio eta ozpinarekin; eta busti osagaiak bakoitzaren gustura