Imanol Mercero / 2014-11-02 / 154 hitz
- Izenburua: Pintzel magikoa
- Idazlea: Didier Dufresne
- Ilustratzailea: Stephane Girel
- Itzultzailea: Jean-Louis Davant
- Argitaletxea: Ikas
Haurrak galdetzen hasten direnean gauzak nondik sortu diren, bitartekariak azaltzen hasten garenean zergatik den mundua halakoa, orduan mitologiaren garaia iritsi da.
Euskal Herriko ipuingintzan baditugu hainbat iturri kezka horiek asetzeko, Mariren ipuinak eta Martin txikirenak, kasurako.
Liburuen ildo oso bat ere ipuin mitologikoei begira dago. Esaterako, Txinako jatorria duen pintzel magikoaren ipuin hau.
Jatorrian, idazkuntzaren dohaina jainkoek eskaini zigutela azaltzeko narrazioa izanik ere, bertsio hau moldapen bat da, mitoaren bigarren partean zentratua, pobreak zintzo eta ahaldunak aseezin irudikatzera zentratzen dena.
Istorioak proposamen oso interesgarria egiten du, irakurlearen irudimena pizteko ahalmen izugarria baitu halako tresna batek, edozer margotzen duzula egia bilakatzen delako.
Bagenuen mito honen beste bertsio bat, Han Gan-en zaldi magikoa izenekoa, eta biak ala biak gomendagarri iruditzen zaizkit.
Helduontzat, Joseba Sarrionandiak Enperadore eroa idatzi zuen, hari berari tiraka, baina jainkoei ahalmena kenduz eta gizaki ongileari emanez, bere kemenaren sari