Egilea: Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-9027-251-0
R: 7.240
Bi atalez gehi azken solasaz osatutako liburua; atal bakoitzak hamar kapitulu ditu: lehendabizikoa zerotik hasi eta hamarrera heltzen da eta bigarrena, berriz, hamarretik hasi eta zerora. Kapitulu bakoitzak zenbakia bi hizkuntzatan idatzia du. Hegoaldea izango da liburuaren abiapuntua eta helmuga. Azken solasari dagokionez, adabakiaren antzera txertatuta dagoela iruditzen zait.
Lehendabiziko atalean Raisa printzesa da protagonista eta narratzailea. Bere bi ahizpen eta bere historia kontatzen du. Batez ere Alhambran, Shalunabanyan eta Euskal Herrian girotua dago.
Bigarren atala Raisaren alabak, Aiorak, kontatzen du, eta bere gurasoen historia eta berea kontatzen du, Valentziatik abiatuta Titwanera itsasontziz doan bitartean.
Azken solasean, Euskal Herrian printzesen ipuin gutxi dagoela-eta, kontaketan agertzen den Oneka Fortunen berri ematen du.
Maite Gurrutxagaren ilustrazio politek apaintzen dute liburua.