Marrubi konpota arrosa izozkiarekin

Ixak Salaberria / 2015-03-21 / 136 hitz

Lagun batentzat
Marrubien konpota egiteko

300 gramo marrubi.
150 gramo azukre.
Marrubi likorea.
Ura.

Arrosen izozkia egiteko
200 gramo arrosa.
Litro erdi esne.
Litro erdi esne gain.
150 gramo azukre.
40 gramo glukosa.

Ozpin zukua egiteko
Konpotaren egosketaren 3 dezilitro.
Modenako ozpina, bakoitzak nahi adina.
Menda.

1. Konpota egiteko, marrubiak zatitu, eta gainerako osagaiekin prestatutako almibarrean jarri. Ondoren, marrubiak hamar minutuz egosten jarri.

2. Arrosa izozkia egiteko, arrosak nahastuta eduki, bi orduz, esnearekin eta esne gainarekin. Ondoren, esnea iragazi, eta gehitu azukrea, esne gaina eta glukosa. Izozkiak egiteko makinan sartu, eta izozkia egin.

3. Marrubien zukua hartu, eta Modenako ozpina bota, nahi adina. Jarri egosten, eta nahikoa trinkotasun hartzen duenean, sutatik kendu.

4. Marrubiak plater erdian jarri, menda hosto batzuekin. Gero, erantsi marrubi zukua eta ozpina. Izozkia ondoan jarri, eta, haren inguruan, jarri txokolate apur bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.