Zortzi ipuin gotiko

Zortzi ipuin gotikoEgilea: Jon Eugi Aierdi
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-9027-244-2
R: 7.248

 

Jon Eugik Gondoria herrian gertatzen diren 8 istorio misteriotsu kontatzen ditu liburu honetan, zein baino zein bitxiagoa.

Misteriozko ipuin hauetako pertsonaiak beldurrezko ipuin klasiko handietan ere topa litezkeen horien tankerakoak dira: bere iraganeko mamuen beldur bizi den lur-emailea, bere emazte zenaren hilotzaren bila hilerrira doan okina, mendian isolatuta bizi den sorgina, zomorroekin amets egiten duen gizona, eskualde urrun batean gaztelu zahar eta sorgindu bat jarauntsi duen gizona…

Ipuinetako osagaiak, halaber, beldurrezko edozein kontakizunetan erabiltzen diren horiek dira: heriotza, hilotzak, kanposantuak, deabrua, mamuak, sorginak, gaztelu sorginduak, amesgaiztoak, Halloween eguna…

Laburbilduz, lehen ipuina irakurtzen hasita, bata bestearen jarraian irakurtzeko moduko liburua da hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.