Hirian euskararen normalizazioan diharduten eragileekin elkarlanean aritzeko foroa sortu du Iruñeko Udalak. Talde horren helburua izango da herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten neurriak proposatu eta martxan jartzea. Oraingoz, Euskalgintza izeneko taldearekin elkartu dira. IKA, AEK, ikastolak, Kontseilua, Administrazioan Euskaraz, Euskal Herrian Euskaraz eta Sortzen dira taldeko kideak. Hala ere, udalak foro horretara gonbidatu ditu euskararen normalizazioan dabiltzan Iruñeko gainontzeko eragileak.