Bai, gauza bera da. Anima Guztien Gaua esan nahi du Halloween-ek, eta bai, Euskal Herrian ere ospatzen zen eta ospatu da atzo goizera arte. (Horren inguruan idatzi izan dugu Sustatun azken urteotan, baina aurten, Eibarko ikastola bateko guraso elkarteak argitaratutako aholku batzuk dakarzkigu hona, beraien blogetik).
Egia da orain etorri den moda hau, plastikozko kalabaza eta disfrazekin, Ameriketatik etorri dela, baina horren aurretik, baita Eibarren ere, kalabazak hustu eta kandelak barruan jarrita jendea beldurtzen ibiltzen ziren gaztetxoak kalean.
Hori bai, badaude diferentzia batzuk. Batetik, Halloween ere euskaraz ospatzen zuten gure aiton-amonek, alegia, ez zuten “Truco y trato” erabiltzen eta ez zuten Halloween esaten, Animen Gaua esaten zioten. Bestetik, ez zuten plastikozko disfrazik erosi behar izaten. Hona bi proposamen aurtengo Animen Gauerako:
Koko-janzteko aprobetxatu etxeko trapu zaharrak. Bai Ameriketan eta bai Euskal Herrian, Halloween-erako koko-janzteko lau trapu zaharrekin nahikoa zen lehen. Ez zegoen sorgin disfrazik erosi beharrik. Eta emaitza askoz beldurgarriagoa zen.
Xanduli, Manduli….
Gure umeak “Truco o trato” esanez ateratzen dira kalera. Ingelesezko “treat or trick” amerikarraren bertsio espainola da hori. Guk euskarazko tradizioan, era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat proposatzen dizuegu:
Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
Zer diozue? Saiatuko gara denon arten Halloween amerikarrari gure aiton-amonen Animen Gauaren kutsua ematen?
Animen Gaua vs Halloween gaiari buruzko informazioa:
- Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)
- Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
- Txingila mingila kurruskario, abre las puertas del armario