Jon Urzelai / 2015-11-01 / 470 hitz
Politikan gauza politikan ez dagoela zioenean, egia berdadero handi bat esaten zuen Lazkao Txikik, baina baita beste bat ahaztu ere, politikariak baitira askotan konturik ilunenak edertzearen artean adituenak. Politikan ilusioa aldarrikatzen den garaiotan, “ilusio” hitzak “iruzur” eta “jolas” hitzekin duen zerikusia gogoan izan eta irudiak atzean ezkutatzen duenaz gogoeta egin nahiko nuke blog honetan. Ilusioaren atzeko egiaz, zinearen atzean dagoen politikaz. Ametsen eta ilusioen fabrika omen den zineak, politikarekin duen erlazioa aztertzea da helburua, beraz. Hitz horien konbinazio posibleen inguruan arituko naiz: zine politikoa, zinea eta politika, zinearen politika, zinea politika gisa… Horrez gain, gai politiko eta historiko konkretuei buruzko dokumentalak ere aurkeztuko dizkizuet, badakizue, lana arintzeko. Politika fikzioa? Agian, baina saiatuko naiz.

Egiteko horri asteko, ordea, nire iruzkinak hurrengorako utzi eta Slavoj Žižek filosofo eta psikoanalista eslobeniar übercoolari emango diot hitza, ez erreferentziazko blogari izan nahi duen orok aipatu beharreko izena izateagatik, ezta bere liburu guztiak atzekoz aurrera irakurri ditudalako ere, bere The Pervert´s Guide to Ideology filmak txoko honek dituen helburuekin guztiz bat egiten duelako baizik.
Titanic, Jaws, Taxi Driver, The Dark Knight, The Sound of Music edo West Side Story bezalako filmeek, izatez aseptiko eta politikoki ikuspegi konkreturik azaltzen ez dutenak dirudite lehen begi-kolpean, baina geure pentsalari maiteak horrelakoak eta beste hainbeste erabiltzen ditu bertan aurki daitekeen ideologia azaleratzeko. Ideologia, hori bai, zentzu marxista klasikotik abiatuta gehienbat, hots, estruktura material konkretu batek definitu, konduzionatu eta sortzen duen superestruktura kultural moduan eta ez “neure sinismen politikoak” egunerokotasunean erabili ohi dugun zentzuarekin. Sistema ekonomiko eta politikoaren isla geure konzientzian, bizi garen garaia eta tokia biltzen dituen substantzia inkonszientea. Guztia, hori bai, Žižek psikoanalisi txorrotada oparo batekin nahastua.
John Carpenter zuzendariaren They Live da film honetan aipatzen den lehena. Bertan, protagonistak betaurreko berezi batzuk aurkitzen ditu benetako errealitatea ikustea ahalbidetzen diotenak (OBEY pegatina, grafiti eta marka ezagunaren jatorria da film hau). Hortik aurrerakoa, bakanal lakaniar-marxista: Stalin, kristautasuna, zizek bera hamaika posizio desberdinetan, Steven Spielberg, Fidel Castro, Adolf Hitler, Stanley Kubrick eta beste. Egunerokotasuneko ideologia ale txikiak krispeta artean irensteko, badakizue.
PS: Gehiago nahi duenak The Pervert´s Guide to Cinema Žižeken antzeko beste filmera jo dezake.
Pelikula osoa hemen esteka honetan ikusi zenezakete.