Imanol Mercero / 2015-11-22 / 126 hitz
Idazlea: Helena Villar Janeiro. Ilustratzailea: Carmen Queralt. Itzultzailea: Garbiñe Ugarte. Argitaletxea: Sushi Books.
Liburu hau gozoa da. Gozoak direlako aitona-amonak ilobekin, eta gozoak haien harremanak. Amona izateko adinean dagoen idazleak, bada, aitona eta iloba bati buruz idatzi du, berak gehien maite dituenak esateko: zein ederra den natura, zein ederra haurtzaroa, zein ederrak Galiziako herrixkak, eta, era berean, zein ederra den haurtzaroa.
Galiziako goi mendietan dagoen O Cebreiro herrian kokatzen da istorioa, alaba, aitona eta gurasoak dituen etxe batean. Negu elurtsua da, eta bideak etenda geratzen dira maiz. Eduarda protagonistaren urtebetetze eguna iritsi da, baina bere oparia ez, eta aitonak irudimenarekin estaliko du gurasoen ezintasuna: opari berezi bat egingo dio.
Kontakizunak beste sorpresa batzuk gordeko dizkio Eduari (Eduardaren izengoitia), eta baita irakurleari ere.