Onintza Irureta Azkune / 2015-11-06 / 153 hitz
700.000 jarraitzaile zituen sare sozialetan 18 urteko Essena O’Neill-ek. Bere gorputz eta bizitza perfektua zituen erakusleiho. Bere irudia besteen begietara eraikitzen ari dela jabetu eta sare sozialetatik atera da.
“Errukarri sentitzen nintzen, nahiz eta dena eduki”, esan du O’Neill gazteak. 12 urte zituenetik besteen onarpenaren bila ibili da, teknologia berriak baliatuz. Argazkiak saldoka, eta bideoak ere bai. Bere bizitza zoragarria eta itxura gaindiezineko gorputza erakutsi ditu etengabe.
Berak esanda bezala ordea, errukarri sentitzen zen, konturatu zen gezur ederrean bizi zela, besteek zer nahi duten eman nahian hustu egin dela. Argitaratuko argazkiei argazki oin berriak idazten hasi zen, estilo honetan: “100 bat argazki atera nituen sabela itxura onean atera arte”; “400 dolar ordaindu zizkidaten argazkia soineko horrekin ateratzeagatik”…
Sare sozialetatik atera da eta mezua batik bat bera bezalako gazteei bidali die, “ez dezagun gure irudia eraiki besteen begietara”. Beste hau ere esan du: “Nola jakingo dugu zein diren gure gaitasunak besteenei begira bagaude etengabe?”.