Mikel Garcia Idiakez / 2016-02-15 / 150 hitz
Entrenatzaile eta gurasoen lezioak, presioa –eta sarri baita irain eta indarkeria ere– gainetik kentzeko, Herbehereetan haurrek beraiek arbitratzen dituzte euren futbol partiduak, txandaka. Errespetua, joko garbia eta batez ere askatasuna dira nagusi.
KNVB Herbehereetako futbol federazioaren “Joko garbia futbolean” ekimenak bi urte egin ditu eta dagoeneko 700 futbol taldek baino gehiagok egin dute bat. Haurrek joko-arauak ikasten dituzte aurretik, eta bitartekarien presiotik salbu, elkarrekin hartzen dituzte erabakiak, autonomia lantzen dute eta futbolarekiko harreman sanoagoa garatzen dute. Gainbegiratzea da hezitzaileen lana.
Gurasoak, 20 metrora eta txintxo
Senideek eta gainerako ikusleek joko-zelaitik 20 metrora jarraitu behar dute norgehiagoka eta animatu baino ezin dute egin. “Modu honetan, futbolera gerturatzen ari diren umeak jokoa esperimentatzeko askeagoak dira eta ez daude guraso eta entrenatzaileen jarraibideen menpe”, diote federaziotik. Lehia, estresa, giro gaiztotua eta gorrotoaren ordez, kirol eta jolas kolektiboen balio positiboak nagusitzea da egitasmoaren helburua.
Gaiaz gehiago: