Tuterako orburuak txerri solomo, kalabazin eta curryarekin

Iker Markinez / 2016-02-20 / 186 hitz

OSAGAIAK:

4 LAGUNENTZAT
Dozena erdi orburu
Kuiatxo handi bat
4 xerra txerri solomo
2 baratxuri ale
Oliba olioa
Gatza
Curry hautsa

1

Lapiko handi bat bete urez, erdira arte; bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.

2

Bitartean, orburuak zuritu, eta txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinetan sartu, eta irakiten eduki hogei bat minutuz.

3

Bitartean, kuiatxoa garbitu, eta tira luze eta finetan moztu, azal eta guzti. Zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin, su bizian bost bat minutuz frijitu. Gorde.

4

Txerri xerrak tiretan moztu, eta ontzi batean ipini, gatz pitin bat bota, eta curry hautsa gehitu, bakoitzaren gustura. Oliba olio zorrotada bat ere bota. Guztia ongi nahastu. Hogei bat minutuz mantendu, curry zaporea har dezaten.

5

Orburuak uretatik atera, eta laurdenetan moztu. Zartagin edo lapiko zabal batean, olio zorrotada bat ipini, eta baratxuri xehatua gehitu.

6

Gorritzen hasten direnean, txerri solomo xerrak gehitu, baita orburu egosiak eta kuiatxoa ere. Guztia bi minutuz su bizian frijitu, eta plateretan banatzeko prest izango dugu.

Gomendio bat: plater hau pasta fresko eta arrozarekin batera jateko ezin hobea geldituko zaigu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.