Golf txapelketan bigarren geratu zen Yago Horno 7 urteko gaztetxoa, ibilbidea 50 pilota-kolpetan osatu ostean. Baina etxera iritsi, aitarekin joko-txartela berrikusi, eta gaizki zenbatu zuela konturatu zen, 51 kolpe egin zituela denera. Bi aukera zituela esan zion aitak: ezer ez esatea, edo garaikurra itzuli eta deskalifikatua izatea.
Yago Horno logelan sartu zen, apur batean pentsatu zuen, eta azkenean Federazioari gutuna bidaltzea erabaki zuen (behean, jatorrizko gutuna). Batuketa oker egin zuela eta benetako emaitza 51 kolpe zirela dio bertan, ez 50: “Aitak esan zidan akatsa egin eta txartela kolpe gutxiagorekin sinatzea deskalifikazioa dela eta horregatik trofeoak bidaltzen dizkizuet, merezi duten adiskideei emateko. Joko-txartela sinatu aurretik nire emaitzak errepasatu behar ditudala ikasi dut”.
Aitaren arabera, bi kezka nagusi zituen semeak buruan bueltaka: batetik, amak zer pentsatuko ote zuen; bestetik, jendeak ez al zuen tranpatitzat hartuko.
Andaluzian gertatu da eta gutuna berehala zabaldu da sare sozialetan. Albistearen oihartzunak familia harritu du, joko garbia delako kirolaren eta bizitzaren balore nagusietako bat, diote. Dirudienez, ordea, ohituegi gaude kontrakora.
Honatx Yagoren gutuna