Gari zainzuriak plantxan, txipiroiekin

Iker Markinez / 2016-04-02 / 152 hitz

Osagaiak:

4 LAGUNENTZAT
8 txipiroi fresko.
2 dozena gari zainzuri.
4 baratxuri ale.
Tomate heldu bat.
Oliba olioa.
Ozpin koilarakada bat.
Gatza.

Nola egin:

1

Gari zainzuriak zurituko ditugu, erdialdetik beherantz, bukaeran samurragoak geldituko zaizkigu eta.

2

Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten jarri, gari zainzuriak han sartu, eta lau bat minutuz egosi. Gero, atera eta ur hotzean freskatu, egosketa mozteko. Atera eta gorde.

3

Txipiroiak garbitu, eta sukaldeko paper baten laguntzaz ongi lehortu. Tomatea zuritu, eta zati txikietan moztuko dugu. Gauza bera egingo dugu baratxuriarekin.

4

Zartagin zabal bat sutan ipini. Berotutakoan, txipiroiak jarri eta gatz eta olio pittin bat bota. Minutu bat pasatzean, buelta eman, eta beste minutu batez eduki. Plater batean jarri.

5

Gari zainzuriak zartagin batean jarri. Bi minutuz frijitu ondoren, baratxuriak gehitu. Tomate zatitxoak ere jarraian.

6

Txipiroiak eta ozpin koilarakada bat gehitu ondoren.

7

Azkenik, platerean jarri osagai guztiak. Lehenik gari zainzuriak, eta haien gainean txipiroiak. Ondoren, ongi busti dena zartaginean daukagun saltsarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.