Gazteberri / 2016-05-26 / 386 hitz
Telekomunikazio enpresen aurretik, elikadura-markak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak
Emantzipatuaren bizitza gogorra da, familiaren luxuzko hotela utzita, lanean hasi behar da. Ez dugu gurasoek garbitzen duten adina garbituko; argi dago, gutxiago lisatuko dugu; eta grapek josturak desegindako toles bat konpontzen dute… baina, jan… egunero jan behar dugu, ezta? Zer?, non erosi?, nola kozinatu? Betiko bizi al daiteke pizza eta pasta bazkaltzen? Sare sozialek galdera hauetarako guztietarako erantzuna dute.
Irrati eta telebistan publizitatea noranzko bakarrekoa da: produktu bakoitzean interesgarri diren alderdiak bultzatzen dituzte, baina ez dute erantzunik onartzen. −Aspergarria benetan !!− Sareak aldiz, interakzioa ahalbidetzen dute eta kanal bakoitzak bere helburua du. Elikadura-markek ondo dakite hori eta, telekomunikazio-enpresen gainetik, eduki gehien sortzen dituztenak dira:
• Facebook. Enpresek gehien erabiltzen duten sarea da. Baina arreta guztia iragarkiak igotzean eta sustapenak egitean jartzen dute; aukera onak ihes egiten utziz.
• Twitter. Eragin-truke handiagoa izateko aukera ematen du, baina gutxi dira elkarrizketak sortzen dituztenak. Prentsa-berriak, prentsa-berriak eta prentsa-berriak soilik, txiokatzen dituzte.
• Instagram eta Pinterest sustapenetan gutxien erabiltzen direnak dira: gaurkotze aspergarriak, maiztasun urrikoak eta balio gabekoak izaten dira.
• Blog-etan Foodie-k ditugu: jaten izugarri gustuko duten pertsonak dira, baina sukaldaritza edo elikaduraren inguruan ezer gutxi dakitenak. Hala ere, jatetxe eta taberna kasualenak bisitatu, eta jandako guztia argazkien bidez partekatzen dute; tendentziak sortuz −zenbat aldiz egin duzu antzeko zerbait?−.
• Vlog. Bideo-blogak goraldian daude. Janariak errezeten bidez sustatzen dituzte pausoz pauso, sukaldari amateur batek (edo horren itxura duenak) landuta. Sukalde zikinenak edota fashionak balio du, biak boladan daude. Arlorik jarraituena, eguneroko trikimailuena.
• YouTube eta bere influencer-ek (“youtuberrak”) aurrerapauso bat eman dute. Informazioa zabaltzeko eta hitz egiteko era berria ekarri dute; arauak hausten dituzten gazte-lotsagabeek zuzenduta XD. Markak arriskuan jartzen dira, berezkotasuna dena irabazi edo galtzera bultzatzen dituelako. WTF!! Zergatik arriskatzen dute? Irabazitakoan, salmenta-injekzioa lortzen dutelako.
• Apps: mota askoko aplikazioak daude, tarte, zuzeneko salmenta “birtual-dendak” (goraldian). Hipermerkatuko produktu guztiak sakelan, prezioak konparatzeko aukera, kopurua aukeratu promozioez baliatuz, eta etxeko atean banatzen dizkizute behar unean. Jada, kontsumitzaileen % 30 baino gehiagok erabiltzen dute.
Eta zuk, joera horiek jarraitzen dituzu? Harrigarria dirudi, baina erabiltzaile-profilak ez dator bat gazteekin. Sareetako guruak ere zabor-janaren bidez elikatzeaz harrotzen dira erosketa era tradizionalean eginez!! Litxarrerien bitartez elikatzen ez direla, ez dut zalantzarik !! Baina lagunak egiteko sareak erabiltzeak eta gauza materialak lortzeko kalea, ustekabean harrapatzen nau. Ahre!!
Niri edozein berritasunik zertan datzan jakitea gustatzen zait, probatzea gehienetan… baina interesatzen zaidan hura soilik erabiltzen dut. Eta zuk, zer erabiltzen duzu? #YouTuberKulu