Egilea : Gilles Riviere
Ilustratzailea: Paxkal Bourgoin
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9027-557-3
R: 7.852
Egiazko istorioa. Ipar Euskal Herritar batek Burkina Fason Ina izeneko emakume eta honen familiarekin izandako harreman estua eta goxoa kontatzen du. Afrika txikitatik maite zuelarik, ikasketak bukatuta, erakunde humanitario batekin Matematika irakasle joango da Dugura, Ina bizi den herrixkara; honen familia ezagutuko du lehendabizi, Ina kanpoan baita. Etxekotzat hartuko dute hasiera-hasieratik. Ina ezagutu eta, lehenengo istantetik ere, elkarrenganako maitasuna eta errespetoa sortuko da. Geroztik, eta hutsik egin gabe, egunero-egunero joango da “ bere familia” bisitatzera.
20 urte iraungo du harremanak, distantzian, nahiz eta tarteka Burkina Fasora sarri egindako bidaiek eta Inak Frantziara egindako bakanek elkar ikusteko aukera emango dieten.
Liburu hunkigarria eta poetikoa. Irudi ederrez apaindutako kontakizun elebiduna: euskaraz eta Diula hizkuntzaz, Inaren hizkuntzaz.
Eskerrik asko Amaia.
Autorea naiz eta pozten nago istorio hori hedatzea.
Ikuskizun musikal bidez kontatzen dugu.
Eman genuen Iparraldean, Arrasaten eta Donostian.
Nafarroa falta da, baina Irunetik pasatzen bagara, Gonbidatuko zaitut.
Izan ontsa
Eskerrik asko, Gilles, eskaintzagatik. Gustura joango nintzateke ikuskizuna ikustera.
Laster arte