Jon Torner Zabala / 2017-10-16 / 200 hitz
Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen World Olympians Associationerakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: “Maite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?
Batzuek diote pribatutasunaren aurka egiten duela, baina kirola klub baten modukoa da: nahi ez baduzu, arauak errespetatzeko gai ez bazara, ez daukazu zertan bertako kide egin. Mahai gainean ideia berria jarri besterik ez dut egin. Erreakzioak aztertzen ari naiz baina, zalantzarik gabe, kirolean garbitasuna babesteko tresna berriak behar dira. Ez naiz Steve Jobs, baina argi dut inbertsioak egin behar ditugula, eta eskura dugun teknologia baliatu”.
Pribatutasunaren auzia ADAMS sistemaren eta pasaporte biologikoaren kasuan ere maiz aipatu da, eta pentsatzekoa da gorputzean mikrotxipa ezarri behar izateak haserre are handiagoa eragingo lukeela kirolarien artean. Dopinaren aurkako britainiar agentziako zuzendari Nicole Sapstead-ek gogorarazi du pribatutasuna dela kirolariei dagokien eskubidea, betebeharra den bezala tranparik egin gabe lehiatzea. Halaber, txipen fidagarritasunaz zalantza agertu du: kirolariek aurkituko balute txipak faltsutzeko modua –ez ginateke harrituko, bai baitakigu dopinazientziaren hura detektatzeko mekanismoen aurretik doala maiz–, dopinaren aurkako borrokak fronte berria izango luke zabalik.
> Iturria: Fosbury
Informazio gehiago:
Mikrotxipak giza-gorputzean (El Mundo)
Mikrotxipak giza-gorputzean (Wikipedia)
ADAMS sistemari buzuz, Carlos Verona ziklistaren bideo-blogean