Cristina Zamora / 2017-11-23 / 238 hitz
Azken hilabeteetan interes sozial handia piztu duen gai batekin nator: zenbat urtera arte gera daiteke emakume bat haurdun? Adineko emakumeak izan al daitezke ama?
Gure birramonen eta birraitonen garaian, oso gazteak ziren lehen haurrak izatean, ezkondu eta berehala. Ia gehienak 19-20 urte inguruan hasi eta 40 urte bitartera arte haur asko izaten zituzten. Gure aitona-amonen aroan, berriz, normalena lehendabiziko haurra 22-25 urte inguruan izatea zen. Aurrekoak baino helduagoak ziren, eta gure ama gehienek 25 urtetik gora zituzten lehen aldiz haurdun geratu zirenean. Gaur egun egoera aldatzen ari da. Mundu osoan aurki daitekeen amarik zaharrena errumaniarra da. Emakumeak 67 urte ditu. Nahiz eta adinekoa izan, ez du inongo arazorik izan erditzean eta bere alaba ondo jaio zen.
Gai honek eztabaida sozial handia eragin du: emakume hauek gai al dira bere seme-alabak zaintzeko? Gaur egun, nire ustez, gai izango dira baina etorkizunean nork zainduko ditu? Bestalde, beste arazo baten aurrean egon gaitezke eta ondorengoa da: emakume hauek adinekoak izatean, sabel barruan dagoen haurrek arazoak izan ditzakete.
Orain 40 urtetik gorako emakumeek, haurdun geratzean arazo larriak izan ditzakete bai bere osasunari erreparatzen badiogu eta baita umearen osasunari erreparatzen badiogu ere. Umeak hainbat deformazio izan ditzake gorputzean nahiz organoetan. Nik dakidala, ez dago inongo legerik emakumeek zenbat urterekin izan behar duten ama esaten duena . Baina, nire ustez, emakumeak bere garaian izan behar ditu haurrak, segurtasun handiagoa izateko eta umea ahalik eta osasun onenarekin jaiotzeko. Gainera, ez dute beraien bizitza bakarrik arriskuan jartzen, datorren haurraren bizitza ere arriskuan jartzen dute.