Berria / 2018-09/19 / 230 hitz
900 jogurt aztertu dituen Erresuma Batuko ikerketa baten arabera, soilik jogurten %10ek dute azukre kantitate txikia. Azukre gehien dutenen artean daude organikoak eta umeentzakoak.
Osasuntsu diren ustea zabalduta dago. Eta 900 jogurt ikertu dituen ikerketa baten arabera, egia da jogurtek osasunarentzako eragin onuragarria izan dezaketela. Aldiz, ez da hain ezaguna jogurt askok duten azukre kantitate “handia”; edari freskagarriek duten kantitatearen parekoa. Ondorio hori atera du Erresuma Batuko bost supermerkatu katetan saltzen diren jogurtak aztertu dituen ikerketa batek.
Aztertu dituzten jogurt mota guztien artean, umeentzakoak eta organikoak daude azukre kantitate handiena dutenenen artean. Aldiz, jogurt naturalek eta greziarrek dute azukre gutxien.
Zehazki, 921 jogurt mota aztertu ditu Leeds eta Surreyko unibertsitateen (Ingalaterra) ikerketak, eta emaitzak gaur argitaratu dituzte Erresuma Batuko BMJ aldizkarian. Emaitza horien arabera, soilik jogurten %9 sailkatu daitezke azukre kantitate txikikoen artean. Haurrentzako jogurten eta produktu eratorrien artean, aldiz, soilik %2 dira kategoria horretan sar daitezkeenak. Europako araudiaren arabera, 100 gramoko bost gramo azukre baino gutxiago duten produktuak dira azukre gutxikoak. Mugan daude jogurt naturalak eta greziarrak.
Ikertzaileen arabera, emaitzak “bereziki kezkagarriak” dira haurrentzako jogurten eta jogurt organikoen kasuan. Hurrenez hurren, 10,8 gramo eta 13,1 gramo azukre dituzte 100 gramoko. “Produktu organikoa dela adierazten duen etiketak ekoizpenari erreferentzia egiten dion arren, askotan kontsumitzaileek gutxietsi egiten dute edukiaren kaloria kopurua, eta produktu organikoak osasuntsu gisa hautematen dituzte”, ohartarazi du ikerketak..
Jogurt frutadunak eta zaporedunak ere azukre askokoen artean sailkatu ditu ikerketak. Ikerketaren arabera, frutadunek 11,9 gramo azukre duteĀ 100 gramoko, eta zaporedunek, 12 gramo