Estibalitz Sasiolakoa, gure lehen emakume olerkaria

Joseba Aurkenerena / 2018-10-07 / 852 hitz

Gezurra badirudi ere, ez da gauza handirik aitatu gure literaturan olerkiak idatzi zituen lehen emakumeari buruz, eta azalpen txipi hau egiteko, Patri Urkizu Lezoko idazle eta ikerlari bikainak 2005ean, Baionan argitaratzen den Lapurdum izeneko aldizkariaren hamargarren zenbakian plazaratu zuen artikulua baliatu dut. Patri Urkizuk aipaturiko artikuluan aitortzen digunez, Debako artxiboetan ibilia da Estibalitz Sasiolakoaren arrastoen atzetik, eta segidan jorratuko ditugun datuak aurkitu ditu.

2004. urtean euskal literaturarako aurkikuntza itzela gertatu zen, Madrilen, Joan Pezer Lazarragakoaren eskuizkribua topatu zutenean. Liburu hau eskuz idatzita dago eta liburuaren atzeko aldean badira Lazarragakoaren ez den bigarren esku batek idatzitako hiru olerki. Lehen olerkiaren goiko aldean egileari buruzko azalpen zehatza ematen digute: De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola.

Sasiola Debako etxe noble zaharra zen, gaur oraindik zutik dirauena. Jakin badakigu, beranduago, 1340. urtean, Lope Sasiolakoak beste etxe noble bat eraiki zuela Zumaian, eta Zumaiako San Pedro kaperan sasiolatarren armak ezarri zituztela. Sasiolatar ospetsuak izan ziren Martin Otxoa Sasiolakoa, Gaztelako kondestablearen idazkari izan zena, 1539ko urriaren 25ean, San Adriango bortuan Karlos V.a enperadoreari harrera egin zion  berbera. Debako San Anton kapera fundatu zuen eta Aranzibiako jauna ere izan zen. Paskual sasiolakoa, Mutrikuko eskribaua eta 1583an Debako alkate izan zena.

Estibalitz Sasiolakoa, Patri Urkizuk emandako datuei jarraiki, debarra zen, 1550. urtea baino lehen jaioa eta 1611n zendua. Emakume noblea zenez gero, bazekien irakurtzen eta idazten. Bereak dira, beraz, Joan Perez Lazarragaren liburuan, amaiera aldean agertzen diren maitasunezko hiru olerki hauek:

 

XXIII LEKU ON BAT DA ESKOZIA

De la señora Maria Estibaliz de Sasiola

Leku on bat da Eskozia

obeagoa da Beneszia

ene aldeko lagunoni

elkaenzako flakezia

nai deban orduetako

andia dakar fantasia

bosteun dukat kosta jakan

baroeoni balentia

emperadore jaunaganik

ekarizea lizenzia

eleizara juen oi naiz

egin oi det bekatu

abemaria asi baize

ezin oi det notatu

liburuan bere jari oi naiz

begi neureok lausotu

fraidia predikazen jarri

izik ezin aditu

ofrendara dianea

ondo oi det miratu

sagara gora dianean

amore lindeaz oroitu

amore linda galantorek

gogoan oi ni banindu

lagunok baiez diostau

neuronek ezin sinistu

neuronek esin neio baia

egingo digot mandatu

arenzat jaio ninzala ta

enagiala largatu

es bisteak konsolat[u]

ez egonak amorat[u]

ez maian asentatu,

ez oean albergatu.

Jaun zerukoa estagizu[la]

gizona onein amor[adu]

laztan enea nai gara…

sure atean arteti

aren agun zaite[z]

sakuskedan leiotik.

Egun artan nik ez ne[ban]

munduan lizan bear(rrik)

speranzeak bizi oi…

erri onezat atean

speranzea galdu oi dot

errira natorronea[n]

ene lastan zuri ederra

zure laztan ni banari

kontu estua emango digozu

zeruetako jaunari

munduan diran podere oro

eskuan dituanari

bazinaki gogoa

lastana biozekoa

[zu]re minez ilgo banaiz

[l]udatu jaun zerukoa

[a]more linda galant bata

[e]ne amore berria

[g]ura dakustan ordu orotan

[or]rzean ur det irria

[ur]a estakustanea

[a]ldea malenkonia

[…]gun ekusi estet eta

[…]oi ene bekataria

[…]sigarika banendorren

[…]patu egun batean

[…]estanarekin enkontra nezan

[S]an Juanen aurea

[ber]e iru matalotekin

[gorp]utza galanta joean

zazpi urtekoz eka