Ioritz Ardeo / 2012-11-30 / 367 hitz
Lehenengo eta behin, esan behar da ilusio optikoak munduko errealitatea islatzen ez duten ikus-pertzepzioak direla.
Era berean, jolasak izateaz gain, mundua nola ikusten dugun ulertzen laguntzen digute. Izan ere, “ilusio optiko” kontzeptuak adierazten du gure begiak ez direla bideo kamerak eta ez dutela grabatzen gertatutako guztia.
Antza denez, gure burmuinak zentzuak emandako informazio guztia interpretatzen eta berregiten du. Gehienetan, honek ez digu arazorik ekarriko, alderantziz, lagunduko digu.
Alabaina, ez dugunean informazio nahikoa edo ingurugiroak eragiten digunean,
informazioaren berregitea zalantzagarri edo akastun izango da.
Hemen badauzkagu adibide batzuk:
1- Antolaketa, Antolaketa!
1892an Charles Allan Gilbertek sortutako ilusioan, jasotzen dugun informazioa zalantzagarria denez ez dakigu zer ikusten ari garen, buru-hezurren bat edo emakumeren bat, untxiren bat edo ahateren bat…
2- Zollneren ilusioa
1860an Johann Karl Friedich Zollner, astrofisiko alemaniarrak ilusio hau asmatu zuen. Hau da, badaude hainbat lerro paralelo, baina inklinatuta daudela dirudite, marra diagonalak itsatsita izateagatik.
3- Kafetegiaren horma
1898an asmatua zen, baina 70ko hamarkadan Richard Gregoryk ospea eman zion. Marrazkian, nahiz eta lerroak paraleloak izan, zuri eta beltzen arteko kontrastea dela eta, lerroak muturretan zabalagoak direla ematen du.
4- Korapilatu faltsua
2002an Baingio Pinna, psicologo italiarrak ilusio hau asmatu zuen. Zirkulu kontzentriko batzuk karratu zuri eta beltzekin eginda daude, karratuen kolorea eta inklinazioa txandaka aldatuz doa, horregatik garunak zirkuluak ikusi beharrean espiral bat igartzen du.
5-Jastrow ilusioa
1889an Joseph Jastrow, psikologo estatu batuarrak bi barra kurbatuak asmatu zituen, bata bestearen alboan jarrita. Horrela, nahiz eta tamaina desberdina daukatela eman, zeharo berdinak dira.
6- Sheparden mahaiak
Ilusio honetan badauzkagu bi mahai berdin-berdinak bata bestearen kontra kokatuta daudenak. Bata horizontalki dago jarrita, bestea, berriz bertikalki, eta berdinak izan arren guztiz desberdinak dirudite.
7- Amesen gela
Adelbert Amesek horrela deitu zion. Gela hau aurretik ikusita erabat normala dirudi, hala ere, trapezio baten forma dauka. Halaber, bai hormak, bai sabaia, bai solairua oker daude, horregatik, perspektiba sortzeko ilusio optikorik hoberena da. Guk Amesen gela baino, Ametsen gela deitu ahal diogu.
8- Kolore desberdineko espiralak
Badauzkagu kolore bereko bi espiral edo kiribil, hain zuzen ere, marra berdez osatutakoak. Hala, marra berdeak marra laranjekin parekatzen ditugunean espiral berdea ikusiko dugu, baina marra berdeak marra magentekin parekatzen ditugunean kiribil urdina ikusiko dugu. Guztiz harrigarria!