Ane Urrutikoetxea / 2020-03-03 / 200 hitz
Bere algoritmoak azkarregi bihurtzen ditu erabiltzaileak famatuak, hilabete gutxitan milaka eta milaka jarraitzaile lortzeko aukera eskainiz.
TikTok app-ak Musically irentsi zuenetik gora besterik ez du egin, eta egun 500 milioi erabiltzaile aktibo ditu, gehien-gehienak nerabeak. Baina ez hori bakarrik; Interneteko influencer sortzaile azkarrenean ere bilakatu da. Nola? App-ak erabiltzen duen algoritmoak badu zer ikusirik; algoritmoari esker, 8 hilabete nahikoa dira edonor 30 milioi jarraitzailedun influencerra bilakatzeko. Noski, honek arazo bat ere badakar; influencer horien eragina ez dela beti erreala.
Egun gutxi batzuez famatu bilakatu daiteke edonor app honekin, baina joerak horren azkar aldatzen direnez, fama hori iragankorra izaten da. Plataformak edukiengatik saritzen ditu influencerrak; hala, egun dantza eta koreografia challenge-ak dira eduki preziatuenak. Baina beharbada bihar joera beste bat izan daiteke; horregatik, influencerrentzat oso zaila da beren fama mantentzea; egun batetik bestera milioika jarraitzaile eskuratu ditzakete horren zergatia oso ondo ezagutu gabe, eta hurrengo egunean hype-a erabat desagertu daiteke.
Depresioa, antsietatea eta dirutza
Noski, nerabe batentzat halako errusiar mendiak bizitzea ez da erraza, eta asko depresioan erortzen dira fama eta arreta guzti hori desagertzen denean. Eta aldi berean, AEBetako nerabeen %54 TikTok-eko influencer izan nahi dute. Ez da harritzekoa; Morning Consult-en ikerketa baten arabera, 2021. urtean TikTok-eko influencer famatuenek milioi bat dolarirabaziko dituzte argitalpen bakoitzeko!