Ane Urrutikoetxea / 2020-04-22 / 217 hitz
Inoiz Ikean izan bazarete jatetxeko haragi-bola famatuak dastatuko zenituzten ziur; orain arte errezeta sekretua zen, baina altzari enpresa suediarrak haragi-bolak egiteko instrukzioak publiko egin ditu. Etxean probatzeko prest?
Suedian oso ohikoa da errezeta hau, eta bertsio ugari ditu, baina Ikeako bertsioak sekulako arrakasta dauka; sekretua? Askorentzat, erabiltzen dituen saltsak. Ikeako haragi-bolak patata purearekin, marmeladarekin eta instrukzioetan gehitu duten saltsa bereziarekin zerbitzatzen dituzte. Errezeta ingelesez dago, baina zuentzat euskaratu dugu, on egin!
IKEAKO HARAGI-BOLEN ERREZETA (4 lagunentzat)– OSAGAIAK:
- 500 g haragi xehatu (txahala, baina indioilarra ere izan daiteke)
- 500 g haragi xehatu (txerria)
- Tipula bat
- Baratxuri-ale bat
- 100 g ogi mami
- Arrautza 1
- 5 koilarakada esne (osoa)
- Gatza
- Piperbeltz xehatua
- Olioa
- 40 g gurin
- 40 g irin
- 150 ml barazki salda
- 150 ml haragi salda
- 150 ml esne-gain errotu (grasa portzentaia altuena duena)
- 2 koilarakada soja saltsa
- koilarakada 1 Dijon ziapea.
ERREZETA:
Lehenik haragi-bolak egin behar dituzu. Nahastu haragi xehatua bol batean. Gehitu tipula eta baratxuria, ogi mamia eta arrautza. Ondo nahastu eta gehitu esnea, gatza eta pipermina.
Bola txikiak osatu eskuekin eta amaitzerakoan estali eta bi orduz hozkailuan gorde. Ondoren, bolak frijitu olioarekin tenperatura ez oso altuan. Ondo frijitu direnean labean berotu 180 gradutan ordu erdiz.
Bitartean, saltsa famatuarekin hasi. Ontzi batean gurina urtu, irina gehitu eta bi minutuz ondo nahastu. gehitu saldak eta nahasten jarraitu. Loditu denean esne-gaina, soja eta ziapea gehitu. Nahasten jarraitu tarte batez… eta listo, haragi-bolekin batera zerbitzatu!