Intsekturik gabeko mundu bat?

Ane Urrutikoetxea / 2020-04-24 / 175 hitz

Animalia hauen presentzia %25 murriztu da azken 30 urteetan, eta ondorioak ez dira xamurrak izango.

Konturatzen ez bagara ere, intsekturik gabe gelditzen ari gara; errealitate hau ez da berria, baina Science aldizkarian argitaratu duten meta-analisi batek datu kezkagarriak zabaldu ditu. Azken 30 urteetan intsektuen %25 desagertu dira; urtero planetaren biztanle txiki hauen %1 galtzen dugu. Ondorioak? Ez da erraza jakiteko, baina zientzialariek argi dute bioaniztasunarentzat eta oro har planetaren funtzionamenduarentzat kalte handiak ekarriko dituela, dagoeneko eragin ez baditu.

Meta-analisi hau egiteko 1.676 guneetako 10.000 intsektu espezie ikertu dituzten 166 ikerketari esker egin dute, beraz, ondorioztatu dezakegu ongi kontrastatutako datuak direla. Intsektuen desagerpenaren arrazoi nagusiak urbanizazio handiak eta nekazaritza masibo eta kontrolik gabekoa dira. Gauzak horrela, gune batzuetan intsektuen %4 galtzen ari dira urtean (batez ere, Europan eta Ipar Amerikan). Hain zuzen, hiriek flora suntsitzen dute, eta horrekin batera biztanle txikien habitat naturalak.

ALBISTE TXIKI ON BAT

Ikerketak albiste on bat ere ematen du; dirudienez, ibai eta erreketan bizi diren intsektuen kopurua igo egin da koronabirusak eraginda. Nola? Ura garbiagoa da orain, eta bertako flora eta fauna osatzen hasi da. Lezio bat ikasiko ote dugu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.