Ane Urrutikoetxea / 2020-10-16 / 174 hitz
Googleren bilatzaileak nahikoa du abesti bat kantatu ala txistukatzea zein den topatzeko.
Duela urte batzuk oso modan jarri ziren Shazam bezalako aplikazioak; haiei esker, irratian, telebistan edo bestelako lekuren batean gustuko abesti bat entzutean, aplikazioa ireki eta zein abesti zen argitzen zuen. Aplikazio benetan erabilgarria, kasu batean ez ezik; zer egin buruan bueltaka ditugun baina beren izena edo egilea asmatu ezinik gaituzten abesti horiekin? Bada amaitu da arazoa; Google gai izango da buruan iltzaturik dugun abesti hori detektatzeko, eta trukean guk ahal dugun heinean kantatzea ala txistukatzea nahikoa izango du.
Dirudienez, Googleren gaitasun berri honek sentsibilitate handia izango du abestiak detektatzeko, eta beraz, ez dugu zertan opera abeslariak izan beharko bilatu nahi dugun abesti hori kantatzerako orduan. Aukera hau dagoeneko erabilgarri dago smartphone guztietan eta baita Google Assistant-en.
Eta nola erabiltzen da? Oso erraz; nahikoa dugu Google ireki eta honako galdera botatzearekin; “Zein da abesti hau?” (antzeko galderek ere balio dezakete). Jarraian, buruan dugun abesti hori kantatu ala txistukatuko dugu, eta Googlek, aukera ezberdinak erakutsiko dizkigu, probabilitateen arabera sailkatuak. Asmatuko ote du gure abestiarekin?