Jaione Dagdrommer / 2021-03-08 / 350 hitz
Adituek diotenez “honjok” mugimenduak harreman oparoagoak eta positiboagoak izateko aukera eskaintzen du.
Bakardade bilatu gabea lazgarria da, baina ongi kudeatutakoak onurak ekar litzake, gure ingurukoekin lotura sakonagoak eskuratuz. Hego Korean orain dela urte batzuk honjok mugimendua azaldu zen. Mugimendu honen zati sentitzen direnek bakardadea defendatzen dute.
Hain justu, mugimendu bezala sortzen 2017an hasi zen. Gazte hego korearrak #honjok traola erabiltzen hasi ziren zein ziren eta nola bizi ziren definitzeko. Euren argitalpenetan euren bizitza erakusten zuten. Bizitza estilo honek gizarteak historikoki ezarriak dauden presio eta arau sozialak desafiatzen ditu: ezkontzea, familian bizitzea edo komunitatean etengabe egon beharra.
Izan ere, jomuga hauetako asko lortzea zaila izan liteke edo sinpleki ez dira desiragarriak. Hori dela eta, gazte hauek euren komunitate propioa sortu zuten bakoitzari egokitutako arauekin. Honela azaldu zen honjok kontzeptua eta mugimendu honetara gero eta pertsona gehiago batzen dira.
Zein dira honjok mugimenduaren ezaugarriak?
Bakarkako bizitza estilo bat litzateke honjok, munduan egoteko modu bat. Hon hitzak bakarrik egon esan nahi du eta jok hitzak berriz, tribu, beraz, bakarkako tribuak bezala itzuli genezake. Mugimendunen parte bihurtzen diren pertsonek euren lehentasunak kontzientekin definitzeko erabakia hartzen dute, baita euren interes eta gustuak ere, presio kolektiboetatik at.
Hego Koreako gazte askok, bereziki emakumeek, euren tribu propioa sortzea erabaki zuten. Helburua hegokorear gizartearen balore kolektibistak baztertzea zen. Honela, inbididualismoa besarkatzen duen bizitza bat sortzen dute eta pertsona bakarreko familiak sortu, bakarrik eta modu zoriontsu igaroz bizitza.
Honjok mugimenduan adituak direnen arabera hasieran bizitza estilo deserosoa izan daiteke, baina autokontzientzia sakonago bat ekarri lezake, kuriositatea barne mundura bideratuz eta berau aberastuz. Honela, norbere buruarekin bakarrik egotearen beldur hori desagertzeraino iristen dira.
Munduan hazten ari den mugimendua
Mugimendu hau Hego Korean hasi bazen ere, munduko beste zenbait lekutara zabaltzen hasia da. Suedian, %40 bakarrik bizi dira. Estatu Batuetan %29. Eta Japonia bezalako herrialdeetan bakarrik bizitzearen hautua geroz eta pertsona gehiagok hartzen dute.
Testuinguru honetan, non konfinamenduek pertsonak elkarrengandik urrundu dituzten, honjok bakardadea hobeto jasateko gako bezala azaltzen da. Izan ere, ikerketa ezberdinek frogatu dute bakardadeak isolamendu soziala areagotzeaz gain arazo fisikoak ere eragiten dituela, arazo psikologoak aipatu gabe, noski. Hori dela eta, bakarrik egoten ikastea ezinbestekoa da pandemia mundu hau jasateko.