Jaione Dagdrommer / 2020-05-25 / 158 hitz
Mapa bat sortu dute ikertzaileek Antartikako ekosistema berria erakusten duena, batez ere izotza urtu den gune epelenetan.
Ekosistema berri baten hasiera deitutako eskala handiko mapa sortu dute zientzialariek. Bertan, Antartikako penintsulan urtutako izotzean loratzen ari diren alga mikroskopikoak aztertu dituzte. Alga hauek paisaia berdez margotzen dute eta beste espezieen elikagai iturri bihurtu litezke.
Aditu talde britainiarrak loratze hauek zabaltzen joango direla uste du etorkizunean, planetaren berotzeak lagunduta, beroarekin alga hauek errazago ugaltzen baitira.
Zelula bakarreko bizitza modu hauek, gune batzuetan, oso trinkoak dira, horrenbeste, ezen urtutako elurra berde distiratsu bihurtzen baitute eta espaziotik ere behatu liteke Nature Communications aldizkarian agertu den ikerketa baten arabera.
Aditu talde hau sei urte egon da alga berde hauek aztertzen eta horrela sortu dute eskala handiko Antartika penintsularreko mapa. Kontinente zuria zena orlegi bihurtzen ari da orain krisi klimatikoagatik eta bestelako espezieei elikagaia eskaintzen ari da.
Jada ikusi dute algak zenbait onddo eta bateriekin harremanak edukitzen hasi direla komunitatea sortuz. Honek etorkizunean habitat berriak sortu ditzake: ekosistema berri baten hasiera da.