Jaione Dagdrommer / 2020-10-06 / 186 hitz
Nerabezaroan bereziki indartsua bilakatzen da online jazarpena, eta neska gazteen %60 baino gehiagok jasaten dute.
Sare sozialen bidezko jazarpena geroz eta arazo larriagoa bilakatu da azken urteetan, eta dagoeneko, 8 urtetatik aurrera jasaten dute haur askok. Plan International Gobernuz Kanpoko Erakundeak ikerketa mardula egin du urriak 11 ospatuko den Nesken Nazioarteko Egunaren harira, eta bertan, 22 herrialdetako 15-22 urte bitarteko 14.000 adingabekoren egoera aztertu dute. Ondorioztatu dutenez, munduko neska nerabeen %60 baino gehiago izan dira online jazarpenaren biktimak.
Berezik 14 eta 16 urte bitartean sufritzen dute neskek jazarpen mota hau; irainak, isekak, mehatxuak, arrazismoa, LGTBIQ fobia, umiliazioa, eduki sexuala duten irudiak, mehatxu fisiko eta sexualak… eta batez ere, fisikoari egindako eraso berbalak.
Jazarpen handiena Instagram sare sozialaren bitartez sufritzen dute haur eta nerabeek; ondoren, WhatsApp eta Facebook dira eraso horietarako erabilienak. Erasotzaile gehienak eskolako klase kideak edota gertuko lagunak izaten dira.
Sare sozialei haurrak eta nerabeak babesteko mekanismoak garatzeko eskaera egin zaie behin eta berriz, baina orain arteko saiakerak ez dira eraginkorrak izan. Hala, erasotzailea salatu arren, profil faltsuen bidez jazarpenarekin jarraitu dezakete. Kontuan hartuta jazarpen hau ez dela soilik eskolan gertatzen, baizik eta eguneko 24 orduetan luzatu daitekeela, jazarpen mota hau bereziki suntsigarria izan daiteke.