Idazkera okerrak: *1go, 1.go / Idazkera zuzena: 1.

Nahiko uste orokorra da “lehenengo” ordinala zenbakiz 1go idatzi behar dela. Zenbaitek 1.go ere idatzi izan dute. Uste okerra da hori, 1. idatzi behar da nahiz eta ez ahoskatu garren.

Hortaz, idazkera okerrak dira maiz ikusten edo irakurtzen ditugun *1go ebaluazioa, *1.go ebaluazioa, *1go maila, *1.go maila, *1go zikloa, *1.go zikloa, *1go ariketa, *1.go ariketa

Honela idatzi behar dira horiek guztiak: 1. ebaluazioa, 1. maila, 1. zikloa, 1. ariketa

 

OHARRA. Honatx, hitzez hitz,  besteak beste zer dioten Euskaltzaindiaren onespena duen Ortotipografia izeneko liburukian, 48. orrialdean:

Sailkapenak eta zerrendak taula erara idaztean, puntuz adierazi behar da beti ordinalaren -garren atzizkia. Horrelakoetan, ez da ezer jarri behar puntuaren ondoren: ez mugatzailerik eta ez marka tipografikorik.
EGOKI            DESEGOKI      DESEGOKI
1. Urlia           1.a Urlia          1.- Urlia
2. Sandia       2.a Sandia       2.- Sandia
3. Berendia   3.a Berendia   3.- Berendia

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude