Okerra: Bi mila hemezortzian gaude

Okerra: *Bi mila hemezortzian gaude

Zuzena: Bi mila eta hemezortzian gaude

Akats hau oso hedatua dago.

Milakoekin hau da jokabide zuzena:

a) Mila hitzaren ondoren ehun baino txikiagoa den partea ageri bada, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, Bi mila eta hamabostean gaude” eta ez “*Bi mila hamabostean gaude”.

b) Mila hitzaren ondoren ehunekoak soilik ageri badira, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, Zortzi mila eta bostehun euroan eta ez “*Zortzi mila bostehun euroan”, edoMila eta berrehun kilometrokoa eta ez “*Mila berrehun kilometrokoa”.

c) Gainerako kasuetan, mila hitzaren ondoren ez da “eta” partikula erabili behar. Horregatik, Mila zazpiehun eta bost litro eta ez “*Mila eta zazpiehun eta bost litro”, edo Hiru mila laurehun eta bost urte” eta ez “*Hiru mila eta laurehun eta bost urte”.

Informazio hau guztia ez ezik, zientzia eta teknikaren inguruko beste asko ere Joxe Ramon Etxebarriaren Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburu interesgarrian dugu eskura. Milakoen inguruko informazio hau 39. orrialdean dator.

 

Ikus ezazu blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau: http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2013/10/10/okerra-bi-mila-hamahiruan-gaude/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude