Kategoriaren artxiboa: Aditza

Okerrak: *barka nazazu, *barka zaitzake, *ez zaitut barkatuko…

BARKATU aditzak zalantza ugari sorrarazten digu jokatzeko garaian, eta maiz irakurtzen edota entzuten ditugu *barka nazazu, *barka gaitzazue, *barkatu ahal zaitu, *ez zaitut barkatuko… formen tankerakoak. Honela beharko lukete: barka iezadazu, barka iezaguzue, barkatu ahal dizu, ez dizut barkatuko…

Pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar da BARKATU aditza.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *ekiditzen, *ekiditzea, *ekiditzeko…

Esaldi hauek ez dira zuzenak:

  • *Saiatzen gara arazoak ekiditzen, baina ez dugu beti lortzen.
  • *Suteak ekiditzeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • *Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditzea.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Saiatzen gara arazoak ekiditen, baina ez dugu beti lortzen.
  • Suteak ekiditeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditea.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *irtetzen, *irtetzea, *irtetzeko…

Esaldi hauek ez dira zuzenak:

  • *Lau eta erdietan irtetzen gara eskolatik.
  • *Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetzea.
  • *Kalera irtetzeko deia egin dute gizarte eragileek.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Lau eta erdietan irteten gara eskolatik.
  • Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetea.
  • Kalera irteteko deia egin dute gizarte eragileek.

Jarraitu irakurtzen