1001 ipuin

1001-ipuinEgilea: Lila Prap
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-8394-074-7
R: 4403

Liburu jostailu bat da honakoa, istorio desberdinak irakurtzea gustatzen zaienentzat. Orrialde bakoitzean narrazio jolas bat aurkezten da, ipuin oso ezagunen egiturak manipulatu eta hainbat ipuin berri sortzeko aukera eskainiz. Autonomia minimoarekin erabiltzeko, irakurketako autonomia gutxieneko bat izan behar da.

Ipuin tradizionaletako pertsonaiak eta egoerak 1001 aukerako labirintoan gurutzatzen dira.

Hala ere, modu kolektiboan erabil daiteke ikasgela batean, zortzi urtetik aurrera. Marrazkiek osatzen dute liburua eta hainbat iradokizun gehitu ipuin bakoitzari. Orrialde bakoitzeko ilustrazio handi bat agertzen da, oso nabarmena eta kolore bizikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude