Diamantezko miraria

diamantezkoEgilea: Joxemari Urteaga
Ilustratzailea: Kaiet Bengoetxea
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi taupadak
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-9783-394-3
R: 3.605

Gaia: bidaia, abentura, maitasuna, boteretsuen kontrako borrokak.

Martinek, mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa ere, bere sorterria. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batera abiatuko da laster, Galizia alderantz.

XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakur-gai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa… Bestalde, Kaiet Bengoetxearen marrazkiek jantzi eta hornitzen dute istorioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.