Elefante txori-bihotza

elefante-txori-bihotzaEgilea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Emilio Urberuaga
Argitaletxea: Anaya-Haritza
Bilduma: Liburu zopa
Urtea: 2001
ISBN: 978-8466-706-25-4
R: 1.275

Interes kulturalak dituen elefante talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska.

Ezberdinak direnen eta ezberdin izateagatik baztertuak direnen defentsan egindako literatur lan bikaina benetan. Animaliak dira ipuin lineal eta gutun itxuran idatzitako kontakizun honetako protagonista: elefanteak, hain zuzen ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude