Gaur ez dut inor hilko

gaur-ezdut-inorhilkoEgilea: Randa Ghazy
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8394-348-9
R: 5.937

Neska musulman eta ez terrorista baten kontuak

Jasmine milandarra da, baina egiptoarrak ditu gurasoak, eta haiengandik jasotako kultura eta bizi den inguruko kultura uztartzen saiatzen da. Unibertsitatean ari da ikasketak egiten eta bere adineko neska-mutilekin ibiltzen da. Inguruan ikusten dituen gauza askorekin harrituta dago, ordea: bere lagun-minak ikasketak bertan behera uztea erabaki du, ezkondu eta senarra zaintzeko; ama berari senar ona bilatzen tematuta dago; mutil musulmanek emakume otzanagoa izan dadin nahiago lukete eta, Mendebaldekoek, aldiz, bere kulturaren “bitxikeriak” erakustea nahiko lukete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.