Metro bateko letrak

metro-batekoEgilea: Julen Gabiria
Ilustratzailea: Iñaki Martiarena
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2005
ISBN: 978-84-9783-273-1
R: 2.204

Behin metroa gelditu egin zen bi geltokiren artean eta ez atzera ez aurrera zeuden. Jendea urduritzen hasi zen.

Orduan, gizon batek jolas bat egitea proposatu zuen; orritxo batzuk atera zituen, bakoitza letra batekin. Letra batek izen batera eramaten du, eta izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko , letra batek hitz bat iradokitzen baitu, eta hitzak historiak.

Narratzailea protagonista bera da, Nadia, neska errumaniarra. 28 kapitulutan banaturik dago; umorea eta irribarrea bilatzen duten istorioak daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude