Txoria txori

Txoria-txoriEgilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ekin
Urtea: 2006
ISBN: 84-8325-963-X
R: 3.358

Joserra Garziak sarreran heriotzari buruzko hausnarketa egiten du esanez: “Sarritan ahalegintzen gara gazteei gauzak oso era samurrean esaten, baina, errealitatea ere azaldu behar zaie”.

Protagonista nagusia gurpildun aulki batean bizitzera behartuta dagoen elbarri bat da. Hasiera batean protagonista bera da bere bizitzaren narratzailea; gero, bere amak kontatzen ditu bere semearen eguneroko bizitzaren pasadizoak eta egoera horrek sortzen dizkion sentimenduak azaltzen ditu. Ama eta semearen arteko elkarrizketa goxoak sortzen dira.

Zortzi kapitulutan banatuta dago eleberri hau eta ia-ia guztietan txoria-arimari buruzko olerkiak tartekatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude