Zazpi pertsonaia istorio bila

zazpi-pertsoEgilea: Yolanda Arrieta
Ilustratzailea: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Irakurri bizi
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-8263-368-8
R: 4.731

Eguneroko objektu batzuk protagonista dira, hala nola: arkatza, borragoma, pixontzia eta pintzela. Batak besteari etxekoek beraiekin edo beraien inguruan egin dituztenak kontatuko dizkiote, eta irakurlea izango da, azkenean, istorioa osatuko duena.

Haragizko protagonistak, berriz, bi anai-arreba dira, Amaia eta Jon, elkarrekin ondo moldatzen ez direnak. Elkarren arteko gorabeherak, gurasoekin duten harremana, eskulanak… horiek denak osatutako pasarteak agertuko dira liburuan zehar.

Zazpi kapitulutan banatuta dago liburua, bakoitza pertsonaia desberdinek kontatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude